Castro Urdiales ezagutzeko aukera, Aizkorriren eskutik
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/castro_urdiales.jpg)
Aizkorri jubilatuen elkarteak Castro Urdialesera (Kantabria, Espainia) irteera antolatu du uztailaren 18rako. Ekainaren 27an eta 28an —osteguna eta ostirala— egongo da izena emateko aukera, 17:00etatik aurrera, Itzala elkartean. Egun osoko irteera izango da, 8:30ean Jauregi aurretik irtenda. Ondoren, Castro Urdiales bisitatu eta bazkaria egingo dute.