Azken urteetan bezala, kultura eta aisialdi jarduerak kalean gauzatuko dira Legazpin. Atzo jarri zen martxan Uztakale egitaraua, eta San Ignazio auzoko jaiak barne hartuta, uztailaren 31ra arte luzatuko da.
Oso txikitatik argi zuen bere pasioa, eta Erresuma Batura joan zen batxilergoa amaitu berritan. Zuzenean egungo talde garrantzitsuenean hasi zen, Red Bullen, 2022ko urtarrilean. Kontrol sistemen ingeniaria da Sergio Perez gidariaren autoan.
Ostiralean jendetza erakartzen duen 30. sagardo dastaketa egingo dute. Mutiloara joateko autobus zerbitzu bereziak egongo dira Goierriko hainbat herritatik.
Jokalari gaztea «oso pozik eta eskertuta» agertu da «taldeak erakutsitako konfiantzagatik».
Enplegu politikan enpresarekin akordioa lortzea da protestaren helburua. 13:00etatik 15:00etara egingo dute lanuztea, eta tarte horretan elkarretaratzea egingo dute enpresaren atarian.
Azoka egingo dute Kale Nagusian egun osoan zehar, musikaz eta bestelako ekintzaz lagunduta. Tonbolako sariak ere zozkatuko dituzte iluntzean.
Legazpin hasi eta Telleriarten amaitu zen atzo erronda, laugarren etaparekin. Atzoko lasterketa Iker Gomezek irabazi zuen. Itzuliko lehen legazpiarra Ekain Lizeaga izan da.
Goiekiren egoitzan elkartuko dira 18:30ean.
Biharko Dendak Kalera azokan salduko ditu, 18:00etatik aurrera. Herritarren laguntza eskatu dute.
Xiberoots talde zuberotarraren eta Sukena talde oñatiarraren doinuak zuzenean entzuteko aukera izango dira uztailaren 12an, 20:30etik aurrera, Aramako parkean.
Sarrerak doan dira, baina Jentilbaratza elkartearen webgunearen bidez erreserbatu dira.
Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako 33. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan parte hartu nahi duenak uztailaren 1era arteko epea du bertsoak bidaltzeko.