Ekain Imaz Agirrek Biarritz Olympique taldean jarraituko du beste bi urtez
Jokalari gaztea «oso pozik eta eskertuta» agertu da «taldeak erakutsitako konfiantzagatik».
Ekain Imaz Agirre beasaindarrak Biarritz Olympique errugbi taldean jarraituko du beste bi urtez. Jokalari gaztea «oso pozik eta eskertuta» agertu da, «errugbian garatzen jarraitzeko taldeak erakutsitako konfiantzagatik». Esker hitzak izan ditu ere «zaletuentzat eta bidean lagundu nauten guztientzat».
Munduko txapelketara bidean
Bestalde, Espainiako selekzioarekin lanean jarraituko du Imazek. Errugbi Federazioak gaur jakinarazi du, 2027an Australian jokatuko den Munduko txapelketara begira osatutako taldea, eta zerrendan dago beasaindarra. Uztailean, Ozeanian hainbat partida jokatuko ditu selekzioak, Munduko txapelketa prestatzeko, eta bertan izango da Imaz.