Uztailaren 13an egingo dute Ataungo Jentilbaratza elkarteak antolatutako Gaua Gauezkoentzat Gau ibilaldi mitologikoa. Saioa ikusteko sarrerak doan dira, baina Jentilbaratza.eus webgunearen bidez erreserbatu behar dira. Gaur gauerditik aurrera eskuratu ahal izango dira.
Ibilaldia San Gregorion dagoen Barandiaran Museotik San Martingo plazara izango da, hiru kilometro ingurukoa. Hiru ordu iraungo du gutxi-asko, eta bi txanda egingo dituzte, lehena 19:30ean. Txandek kopuru mugatua izango dute.
Garraio zerbitzua ere eskainiko dute. 17:00etatik aurrera autobusak jarriko dituzte San Martindik San Gregoriora joateko.