Irulegira mendi irteera antolatu du kirol elkarteak
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/irulegi.jpg)
Ekain Kulturala programaren baitan, Irulegira (Nafarroa Beherea) irteera antolatu dute uztailaren 7an, Ormaiztegiko kirol elkarteak eta udalak. Ostiralean amaituko da izena emateko epea. Tokiak mugatuak izango dira. Izena emateko kultura@ormaiztegi.eus-era idatzi edo 688 657 455 zenbakira mezu bat bidali daiteke.