Alex Aranburuk estreinatu du Espainiako txapeldunaren maillota
Florentzian (Italia) dago Movistar Team-eko Ezkioko txirrindularia Frantziako Tourrerako azken prestaketa lanak egiten.
Alex Aranburuk gaur estreinatu du Florentzian (Italia) joan den igandean irabazitako Espainiako Txapelketaren maillota. 48 ordua falta dira 2024ko Frantziako Tourra abiatzeko, eta Ezkioko txirrindulariak, Movistar Team beste zazpi txirrindularirekin batera, entrenamendua egin du soinean elastiko berria duela.