LGTBIQ+ harrotasunaren Goierriko aldarrikapena Lazkaon egingo dute, bihar
Goierri Fagota elkarteak deituta, manifestazioa egingo dute, sexu askapenaren eta LGTBIQ harrotasunaren eguna kalera ateratzeko.

Goierri Fagota elkarteak Lazkaon antolatu du Goierri mailako LGTBIQ+ harrotasunaren eskualde mailako manifestazioa. Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, kolektiboaren aldarrikapenak gizarteratuko dituzte, bailarako martxa eta juntadizoa Lazkaon eginda. Iaz ere han elkartu ziren.
Bihar, ostirala, 19:30ean manifestazioan abiatuko dira, Lazkaoko plazatik. LGTBIQ+ komunitatearen eskubideen defentsa aterako dute kaleetara. Martxa amaitutakoan, plazan elkartu eta komunikatu bat irakurriko dute. Ortzadar kolorez eta Hegoak harro goiburupean, urte osoko borroka bihar islatuko dute.

Goierri Fagotaren ekitaldi bat, Lazkaon, 2022ko ekainaren bukeran.Mikel Albisu