Mutiloako Udalak Ostatua ustiatzeko deialdia deitu du
Hilabeteroko errenta 400 eurokoa da —BEZa barne—; hasiera batean kontratuak urte beterako iraupena izango luke, gero lau urtera luzatzeko aukerarekin. Eskaera egiteko epea uztailaren 8ra arte egongo da irekita.
Mutiloako ostatua.Goierriko Hitza Mutiloako Udalak bertako Ostatua ustiatzeko deialdi irekia zabaldu du. Ostatuaren ustiapenak tabernaren eta jatetxearen kudeaketaz gain, ostatu zerbitzuak ere hartzen ditu.
Mutiloako Ostatua herriko plazaren erdian kokatuta dago eta terraza du. Barruan, jangelak 25 bat lagunentzako edukiera du. Ostatu zerbitzuari dagokionean, lau logela daude eta bakoitzak bere komuna eta dutxa ditu. Gainera, bi logelako apartamentu bat ere badago, etxebizitza bezala erabili ahal izateko edo aukeran, apartamentu turistiko moduan alokatzeko.
Hilabeteroko errenta 400 eurokoa da —BEZa barne—; hasiera batean kontratuak urte beterako iraupena izango luke, gero lau urtera luzatzeko aukerarekin. Eskaera egiteko epea uztailaren 8ra arte egongo da irekita. Informazio gehiagorako 943 80 04 50 telefonora deitu edo udala@mutiloa.eus helbidera idatzi daiteke.













