Olaberriko pilota txapelketa, 25 urtez
Paleta larruz txapelketako finalistak, antolatzaileekin, Olaberriko jaietan.Gari Arrieta San Joan Pilota Txapelketak 25 urte bete ditu, Olaberriko jaiotan. Gari Arrietak 1999tik antolatua, haurrek paleta larruz jokatu dute. Finalak astelehenean izan ziren. Benjamin-alebinen mailan, buruz buru jokatu dute. Aratz Arrietak irabazi du, bigarren Xiker Sorio geratu da, eta hirugarren postuan Vlad Volochai eta laugarrenean Marian Tataru.
Infantil-kadeteetan, binaka, Abel Eguzkitza-Eki Aizpuruk 30, Ezkerro II.a-Aritz Maiorak 10 egin zuten. Oiartzuarrak eta aiarrak osatutako bikoteak jantzi du txapela; Maiora olaberritarraz gain, herritar gehiagok ere parte hartu dute txapelketan.
Krosa ere jokatu dute festetan. 3-6 urte artekoen lasterketan (eliza inguruari bira bat) Xabi Zabaleta, Eirem Zudaire eta Iñigo izan ziren aurreneko hirurak. 7-9 urtekoen lasterketan (bi bira) Aratz Arrieta, Ander Roman eta Telmo. Eta 10-12 urte artekoetan (hiru bira) Jon Arrieta, Xanet Aranburu eta Harriet Zudaire lehenak.

Paleta larruz txapelketako finalistak, antolatzaileekin, Olaberriko jaietan.Gari Arrieta













