Zumarragako Udalak azokako saltzaileak omendu ditu
Azokako baserritarren guneak 70 urte beteko ditu bihar
Zumarragako Udalak azokako saltzaileak saldu ditu, baserritarren guneak bihar 70 urte beteko dituela eta. Ekitaldian Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak eta Mikel Serrano alkateak hartu dute hitza. Aurkezlea Josune Zarandona Goierriko Hitzako langilea izan da.
Zarandonak azokaren historiaren berri eman du: Norteko trenbidearekin batera sortu zen, hasieran ostegunetan egiten zen (bi astean behin), handik gutxira igandetara pasa zen eta XIX. mende amaieran astean bi aldiz egin zen (ostegunetan eta igandetan). 1960ko hamarkadan larunbat arratsaldetara pasa zen eta 1970eko hamarkadan larunbat goizera. Morenok eta Serranok azokaren topagune izaera azpimarratu dute eta azken urteotan indartzeko egindako lanaren berri eman dute.
Ondoren, saltzaileak omendu dituzte. Horra hor omenduen argazkiak: