Segako azken saioa Legorretatik Leaburura aldatua
Almitza elkarteak antolatutako Euskal Herriko 15. Banakako Sega Liga igandean amaituko da, hirugarren jardunaldi puntuagarriarekin.
Almitza elkarteak antolatutako Euskal Herriko 15. Banakako Sega Liga igandean amaituko da, hirugarren jardunaldi puntuagarriarekin. Jokalekua aldatu dute, belardien egoeragatik; Legorretan iragarrita bazegoen ere, Leaburun (Gipuzkoa) izango da azkenean, etzi 12:00etan hasita.
Bidania-Goiatzeko eta Udabeko lehen bi saioen ondoren, igandeko saioan erabakiko da zeintzuk diren irabazleak.
SAILKAPEN OROKORRA
Gizonezkoak
- 1. Migel Mari Jauregi ‘Altzo’ (118 puntu)
2. Mikel Lizartza (118 puntu)
3. Oier Urkola (117)
4. Amaiur Arrospide (114)
5. Manex Olaiz (112)
6. Josu Mendizabal (111)
7. Iñigo Etxabe (108)
8. Mattin Etxarri (106)
9. Jon Otegi (60)
10. Julen Gabirondo (56)
11. Oier Mitxelena (53)
12. Gorka Bildarratz (53)
Emakumezkoak
- 1. Alaitz Imaz (120 puntu)
2. Luixa Uzkudun (118)
3. Ainara Otamendi (116)
4. Jugatx Agirre (113)
5. Susana Lopez (112)
6. Sheyla Sarasola (111)
7. Maide Garmendia (58)
8. Ainhoa Mazkiaran (57)
9. Garazi Urkiola (54)
10. Uxue Iruretagoiena (54)
11. Irati Astondoa (0)
12. Malou Henriksen (0)
Gaztetxo helduak
- 1. Harri Mitxelena (120 puntu)
2. Inge Goikoetxea (117)
3. June Mikeo (116)
4. Nahia Aranzabe (115)
5. Aner Zunzunegi (112)
6. Lorea Zunzunegi (58)
7. Xuban Gartzia (55)
Gaztetxo txikiak
- 1. Haizea Larrañaga (117 puntu)
2. Mari Olazar (117)
3. Izar Mendizabal (116)
4. Irati Tome (116)
5. Claudia Pellus (114)
6. Xare Iriondo (56)
Beteranoak
- 1. Pabi Astondoa (120 puntu)
2. Jokin Garmendia (118)