Segurako Udalak LGTBIQ+ eguneko aldarrikapenekin bat egin du
Gaur, ekainak 28 LGTBIQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Segurako Udalak instituzio adierazpena zabaldu du, kolektiboa osatzen duten norbanakoen aldarrikapenekin bat eginez. Gaur arratsaldean, LGTBIQ+ harrotasunaren Goierriko aldarrikapena Lazkaon egingo dute, Goierri Fagota elkarteak deituta. Manifestazioa 19:30ean aterako da Lazkaoko plazatik.
Sexu askapenerako eta harrotasunaren egunak 1969ko ekainaren 28an, New Yorkeko Greenwich auzoko Stone WallInn tabernan izandako erreboltan du oinarria. Garai hartan ohikoak ziren polizia sarekadak gay, lesbiana eta transgeneroen topagune eta tabernetan. Dirudienez, errebolta haren unean Judy Garland-en Over the rainbow —Ostadarraz harago— abesti ezaguna entzuten zen, eta, horregatik, ortzadarraren koloreek osatzen dute aniztasun eta askatasun sexuala irudikatzen duen bandera, ordutik.
1985. urtean, Stone Wallen gertatutakoak sinbolo bihurtu ziren nazioarteko hitzaldi batean, non egun hura Gay Harrotasunaren Eguna izendatzea erabaki zen. Denborarekin, beste sexualitate anitz batzuekiko aitormena, ikusgaitasuna eta aldarrikapena ere gehituz joan dira: lesbianak, transexualak, transgeneroak, bisexualak eta intersexualak, kasu.
Jarraian duzue, Segurako Udalak egindako adierazpena: