Euripean ari dira sanpedroak ospatzen Ezkion
Herri bazkaria egiten ari dira oraintxe Ezkioko Santa Lutzi auzoan. Goizean toka txapelketak eta Izazperen emanaldia izan dituzte. Arratsaldean, berriz, bingoa, haurrentzako jolasak eta kontzertua.
Gaur, ekainak 29, jaietako egun handia ari dira ospatzen Ezkioko Santa Lutzi-Anduaga auzoko bizilagunak. Uda hasi berria bada ere, eguraldiak ez du lagundu, baina jai giroa nagusi izan dute goizean zehar. 11:00etako mezaren ondotik, haurrentzako eta helduentzako toka txapelketak jokatu dituzte. Izazpe abesbatzak kontzertua eskaini du 12:00etan, elizan eta eta orain, poteo herrikoiaren ondotik, herri bazkaria egiten ari dira karpapean; Aritz Markinez eta Iker Sukia trikitilariekin.
Bazkalondoren bingo musikatua eta haurrentzako jolasak dituzte antolatuta. Afaldu ondoren, berriz, Laket taldearen kontzertua.