Lokatz artean egin dute Xendapedalak bizikleta martxa gaur goizean
Guztira, 130 dortsal banatu dituzte irteeraren aurretik, baina gutxiago izan dira, azkenean, irten direnak. Zazpi probintzietatik joan dira txirrindulariak gaur, Legorretara.
Udakoa baino, udazkenekoa gehiago zirudien egunak, gaur goizeko 9:00etan Legorretako plazan Xandapedalak bizikleta martxari hasiera ematerako unean.
Hasiera batean, 140 bat lagunek zuten izena emanda parte hartzeko, baina antolatzaileek esan dutenez, azkenean 130 dortsal banatu dituzte irteera aurretik. Parte hartzaileek baieztatu dute, irten, gutxiago irten direla azkenean, giroak ez baitzuen bizikletan ibiltzera gonbidatzen.
Euria zarra-zarra egin du goizaldetik aurrera eta ondorioz, lokatz asko pilatu da txirrindularientzako prestatutako hiru ibilbideetan zehar. Nabarmentzekoa da, Euskal Herri osoko zazpi probintzietako txirrindulariek hartu dutela parte gaur goizeko proba.
Xendapedalak bizikleta martxaren 5. aldia izan da gaurkoa, Pikuk Kirol Klubak antolatuta.