San Pedro eguna jai giroan ari dira ospatzen arriarandarrak
Herri kirol saioaren ondoren, auzo bazkaria egin dute Intxaurpe elkartean. Arratsaldean toka txapelketa eta haurrentzako jolasak izango dira.
Beasaingo Arriaran auzoko bizilagunak San Pedro eguna ospatzen ari dira gaur. Eguerdian herri kirol saioa egon da Legazpiko Elustondo trikitilariek alaituta. Ondoren, Intxaurpe elkarteak elkartu dira auzotarrak, auzo bazkaria egiteko. Aurten, Kaxolako Iker Markinezek prestatu du menua.
Arratsaldean, ohiko toka txapelketa eta haurrentzako jolasak antolatu dituzte. Arriantxoren erreketan 20:00etan izango da eta iluntzeko auzo afariaren ondoren amaituko dute jai eguna.