Bost domina lortu dituzte asteburuan Ordiziako igerilariek
June Zubirik hiru domina eskuratu ditu eta Liher Mate eta Intxixu Marinek bana.
Euskal Herriko infantil mailako udako txapelketa jokatu da asteburuan Galdakaon (Bizkaia). Ordizia igeriketa taldeko igerilariek bost domina eskuratu dituzte: urrezko bat, bi zilarrezko eta bi brontzezko.
Emakumezkoetan, June Zubiri Agirrek hiru domina lortu ditu: brontzea 100 tximeletan, urrea 50 tximeletan eta zilarra (100 libre).
Gizonezkoetan, Liher Mate Duhauk brontzea (150 libre) eta Intxixu Marin Izagirrek zilarra (200 tximeleta).