Donostia Cupeko kanporaketak jokatuko dira Goierriko hainbat futbol zelaietan
Ordizian, Beasainen, Lazkaon, Idiazabalen eta Zumarragan jokatuko dira sailkapen partidak.
Bihar hasi eta igandera bitartean, 32. Donosti Cup Nazioarteko Oinarrizko Futbol Txapelketa jokatuko da. Besteak beste, Ordiziako Altamiran eta Anexoan, Lazkaoko Arizti Handin, Zumarragako Argixaon eta Luis Urdangarinen, Idiazabalgo Arizkorretan eta Beasaingo Igartza eta Loinatz futbol zelaietan jokatuko dituzte partidak, Euskal Herriko eta atzerriko nesken eta mutilen taldeek.