Igandean itxiko du ikasturtea Izadi Zaleak mendi taldeak
Legazpiko mendizaleak Lizarra aldera joango dira, eta Irantzuko monasterioa eta Larrion lotzen dituen ibilbidea egingo dute. Bihar eta ostegunean eman behar da izena elkartean.
Izadi Zaleak elkarteko mendizaleak, Legazpiko mugetan zehar egindako ibilaldian.izadi Zaleak San Fermin egunean, igandean, amaituko du ikasturtea Izadi Zaleak elkarteak, Nafarroara egindako irteerarekin. Lizarra aldera joango dira, Irantzuko monasterioa eta Larrion lotzen dituen ibilbidea egiteko. 15 kilometroko eta 600 metroko desnibeleko ibilaldia izango da.
Mendizaleak 07:00etan aterako dira Industrialdetik, eta 18:30ean itzuliko dira. Bihar eta ostegunean eman behar da izena elkartean, 18:30etik 19:30era.













