Ordiziako danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera
Eskaera epea uztailaren 10ean, asteazkena (barne) amaituko da, eta uztailaren 11n, osteguna, egingo da zozketa.
Santa Ana jaien barruan, uztailaren 24ko danborrada Ordiziako Udaletxeko balkoitik ikusi nahi dutenek eskaera egin behar dute, herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara), komunikazioa@ordizia.eus helbidean edo 688 75 26 47 telefonora idatzita. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu behar dira. “Hamar leku egongo dira eta lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da beharrezkoa balitz. Lekua egokitzen zaion pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du”, argitu du udalak sare sozial bidez.
Eskaera epea uztailaren 10ean, asteazkena (barne) amaituko da, eta uztailaren 11n, osteguna, egingo da zozketa.