Musikari gazte eta gogotsuak
Akerren Seinale du izena Legazpiko musika taldeen zerrenda osatzera iritsi den azkenak. Musika eskolatik datozen gazteak dira, eta irrikan daude ska doinuak publikoarekin partekatzeko.
Akerren Seinale ez da izen berria Legazpin. Duela sei urte sortu zuten taldea herriko gaztetxo batzuek, 12 urte zituztela. Doinua Musika Eskolako ikas- leak ziren. Etenaldi bat egin zuten gero, eta musikari berriz heltzeko behar zituzten bateria eta ahotsa lortuta, iaz hasi ziren «serio».
Markel Garmendia bateriarekin, Unai Huarte tronboiarekin, Mikel Jauregi tronpetarekin, Libe Martin saxofoiarekin, Peru Altzelai gitarrarekin, Lander Galfarsoro baxuarekin, eta Irati Moreno abeslaria dira taldekideak. Trapalata txarangan jotzen dute batzuek, musika bandan beste batzuek. Adin berekoak dira guz- tiak, 2007an jaiotakoak, 18 urte dituen Markel kenduta.
Taldera iritsitako azken musikarien artean dago Irati Moreno, eta azaldu duenez, «hasieran denbora pasa bat zen taldea, musika praktikatzeko baina gero seriorago hasi ziren, eta gurekin, gaurko taldea sortu zuten». Bigarren etapa honetan emanaldiak ere iritsi dira. Baita logistika arazoak ere, Akerren Seinalek ez duelako oraindik entseatzeko lokalik. Subeltzan ari dira, baina kolektibo hori kudeatzen dutenek ez diete oraindik lokalik esleitu. «Badakigu kon- partitu egin beharko dugula, baina gure lokal propioa nahi dugu. Orain, Emaion taldeak uzten digu batzuetan, beste batzuetan Andoni Martiren bidez lortzen dugu tokia…». Eskaria egina dute, eta erantzunaren zain daude.
«Herrietako eta auzoetako jaietan jotzeko prest eta gogotsu gaude»
Irati Moreno. Taldeko abeslaria
Ska musika
Ska musika jotzen dute, «gehien bat euskal ska, euskal taldeena». Morenok azaldu duenez, ez da erromeria taldea, «baina ska dantzatzeko musika da, eta guk festa giroan jo nahi dugu».
Dagoneko egin dituzte kontzertu batzuk. Iaz egin zuten lehena, Legazpiko Gaztetxean, «baina orduan Libe falta zen oraindik», eta oraingo taldearen lehen kontzertu ofiziala San Inazioko jaietan eman zuten. «Harrera super ona izan zen, oso kontentu geratu ginen. Polita izan zen, pila bat disfrutatu genuen, eta han izan genuen publikoaren aldetik oso mezu
positiboak jaso genituen». Morenok nabarmendu duenez, «horrek pila bat animatzen du!». Lehenengo kontzertua izateko, «oso gustura» geratu ziren.
Gero, urrian Legorretako Gazte Festetan jo zuten, abenduan Ormaiztegiko jaietan, eta aurtengo Errege Egunean, berriz ere Legazpiko Gaztetxean. Joan den astean Dendak Kalera azokan ere jo zuten, baina formazioan aldaketa batzuk eginda, «batzuk La Salle Eskubaloiarekin Granollersera joanda zirelako».
Orain, udan, agenda betetzen hasi dira, eta herrietako eta auzoetako jaietan jotzeko prest eta gogotsu daude. Norbaitek kontratatu nahi baditu, instagramen duten kontura jo behar du: @akerrenseinale.