‘17. gela’ ihes gela Idiazabalen izango da, bihartik igandera

‘Euskaraz Barra-Barra’ egitasmoaren baitan sortutako ’17. gela’ Idiazabalen izango da bihartik igandera bitartean. 16 urtetik gorakoek parte har dezakete, gehienez ere 5 laguneko taldeetan. Bertan parte hartzeko, izena eman behar da, https://ihes-gela.eus/ihes-gela/ webgunean sartuta.