2024/7/4

Bernoako galtzada, historiaren bideratzaile

Juan Luis Larraza etxarriarrak Ataunen aurkeztu du ‘Bernoa’ eleberri historikoa. Ataun eta Ausa gazteluak Sakanarekin lotzen zituen bide zahar horrek.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 15.000 izokin askatu ditu Urumea eta Oria ibaietan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, espezie hori birpopulatzeko proiektuari esker urtero 100 izokin inguru sartzen dira bi ibaietara.

Iñaki Gurrutxaga
Ehunmilak 2024

Ehunmilak trilogiak partaidetza zenbaki handiekin jarraitzen du

Aldaketa handirik gabe dator XIII. edizioa. 1.313 izango dira lasterkariak, eta 1.600dik gora boluntarioak. Ohi bezala, Igartzako jauregian egin dute aurkezpena. Boluntarioen elastikoa urdin argi kolorekoa izango da.

Argazkilaritza

Gorka Gomez, euskal argazki rallyen sari nagusiaren bila

Legazpiko argazkilaria lehen postuan dago sailkatuta erkidegoko hamalau rallyekin egiten den txapelketan. Lesakakoan lehen saria jaso zuen atzo, eta irailaren 15ean Legazpin egingo den rallyan du orain burua jarrita.

AITORTZA

Oroitzapen minduak historiaren tabernan

Legorretako sei herritar indarkeriaren biktima gisa aitortu dituzte, 1975ean jasan zituzten torturengatik. Batek kalte-ordaina ere jaso du, eta bazkaritara gonbidatu ditu besteak. Zauriak ixteko otordua izan da, erreparaziozkoa. Jasota geratzekoa.

Garikoitz Goikoetxea. BERRIA
Herriarteko finala

Herriarteko Pilota Txapelketaren finala bost bideotan

Zaldibiak eta Oiartzunen ekainaren 29an Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu zuten Herriarteko Pilota Txapelketaren finala grabatu eta ikusgai jarri du Zaldibia TBk. Partida aurreko giroa, kadete, gazte eta nagusi mailako partidak, eta sari banaketa jaso ditu bideo banatan.

Iñaki Gurrutxaga

Irene Paredes futbol zelaiko belarra irailaren 5erako egongo da berrituta

Udalak kontratatu duen enpresak ekainaren 27tik irailaren 5era arteko epea du belarra aldatzeko. Lan horiengatik bertan behera utzi dute futbol-7 txapelketa, eta Irene Paredes futbol campusa Zumarragako Argixaon egin dute.

LurLab egitasmoa
MANEX MALKORRA. Errotatxoko langilea

«Errotatxo beharrezko tresnez hornitzen ari gara orain»

Manex Malkorra (Orexa, Gipuzkoa, 2000) urte hasieran hasi zen Mutiloako Errotatxon lanean. Udalak LurLab Mutiloa egitasmoa martxan jartzeko kontratatu du. Abendura arte arituko da.

Josune Zarandona
Igeriketa
Musika

Loak taldearen kontzertua Brinkolan

Uztakale programaren barruan kokatzen da, eta Arriurdin auzo elkarteak sustatu du. Armuño elkartea taberna gisa egingo da irekita.

Emotio eta Alboka abesbatzek kontzertua egingo dute etzi Ordizian

Ordiziako eta Lasarteko abesbatzek seina kantu abestuko dituzte elizan.

17. gela

Kirola egiteko elementuak jarri dituzte Altamira auzoan

Kirol elementu bioosasungarriak kokatu ditu Ordiziako Udalak Altamira auzoko parkean, N1 errepidera begira, ariketa fisikoa aire librean egin ahal izateko.

Aizkorriko Lagunen Eguna
Musika
Hezkuntza

UGLEko ikasleen fabrikazio adimentsua

UGLEk Fabrikazio Adimentsua Lanbide Heziketako masterra eskaini du ikasturte honetan. Ikasleek hainbat proiektu landu dituzte enpresetan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa