Aizkorriko Lagunen 23. Eguna, igandean
Aizkorriko Lagunen XX. Eguneko irudia. Aizkorritik bueltan, zegamarrak Gurutze Santun, Jo Motel txarangak girotuta.Gotzon Aranburu Aizkorriko Lagunen Eguna ospatuko dute zegamarrek igandean. 23. aldia izango da aurtengoa. Mendizaleak 6:30ean irtengo dira Zegamatik Aizkorrira bidean; ibilbidea San Adrianetik hasiko dutenak, berriz, 7:30ean. 9:30ean Aizkorri gainean elkartu eta cavarekin ohiko topa egingo dute, gero. Beherakoan, eusko labeldun hegaluzea eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek Jose Maiora plazan.













