Demode Quartet taldea gaur, erdigunean

Uztakale kultur egitarauak proposamen bat luzatu du gaur arratsalderako, Demode Quartet taldearen Demode 4 gurpilen gainean ikuskizun ibiltariarekin. Erdigunean izango da, eta eguraldi txarrarekin, inguruko arkupeetan. Demode Quartet laukote «dibertigarri eta martxosoak» gurpilen gainean zeharkatuko ditu herriko kaleak, kalejira alai batekin. Lau ahotsetara, a capella batzuetan eta oinarri instrumentalekin besteetan, kantu ezagunen moldaketa originalak egingo ditu, euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez.