Komun zerbitzua zabalik dago Dolarea parkean

Dolarea parkean eskaintzen diren zerbitzuei komun berri bat gehitu zaie, Beasaingo Udalak iragarri duenez. Egunean bi aldiz garbituko da. Honela herritarren eskaera aztertu eta erantzuna eman zaio. Horrela, espazio balio-anitza den honetan beharrezko zerbitzu guztiak izango dira.