Bertan behera utzi dute biharko belar lanen erakustaldia
Legazpiko Burdinola elkarteak eta Telleriarteko auzotarrek bertan behera utzi dute bihar egitekoak ziren belar lanen erakusketa bizia, eguraldi txarraren iragarpena dagoelako. Ekainaren 23an ziren egiteko lehen aldiz erakustaldia, baina orduan ere ez zuten egin euriagatik. “Ez dugu zorterik izan”, esan dute antolatzaileek.
Hirugarren saioa datorren urteko sanjoanetan izango dela iragarri dute.