Ordiziako saskibaloi txapelketako final laurdenak erabakita
Liga erregularreko zazpi partida falta dira lehen fasea amaitzeko. Ostegunean hasiko dira final laurdenetako kanporaketak, 19:00etan hasita.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/ordiziako_saskibaloi_txape-1200x900.jpg)
Ordiziako saskibaloi txapelketa herrikoia azken txanpara iristen ari da. Liga erregularreko azken zazpi partida falta dira jokatzeko, eta eta ostegunean hasiko diren final laurdenetako kanporaketak ia erabakita daude. 19:00etatik aurrera Koljor eta Birrako izango dira aurrez aurre. 20:00etatik aurrera, berriz, Kiwoka Gaussen aurka lehiatuko da.
Final laurdenetako beste bi kanporaketak astelehenean jokatuko dira: 19:00etan hasita Mokelak jokatuko du, asteazkenean jokatuko den Zerbimotxo eta Inderjarren arteko partida irabazten duen taldearen aurka. 20:00etan, berriz, Tzulo egungo txapeldunak Sanberren aurka jokatuko ditu final-laurdenetako kanporaketak.
Pasa den asteko emaitzak ondorengoak izan ziren:
- 13. jardunaldia:
- Mokela 77 – 32 Gigantes.
- Beti gazte 29 – 29 Jaber.
- Mutoka 48 – 69 Sanber.
- 14. jardunaldia:
- Birrako 62 – 48 Jekar.
- Sukajubar 48 – 61 Koljor.
- Sukajubar 1 29 – 42 Perla.
- 15. jardunaldia:
- Zerbimotxo 48 – 62 Kiwoka.
- Emppi 35 – 45 Txinku B.
- 16. jardunaldia:
- Tzulo 115 – 23 Koljos.
- Dawer 59 – 30 Sewer.