Urrupek lan berria aurkeztuko du hilaren 18an
Dario Fo italiarraren 'Hemen ez du inork ordainduko' antzezlana taularatuko du Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean.
Ohiturari jarraituz, Ordiziako jaien atarian, Urrup antzerki taldeak lan berria estreinatuko du: Dario Fo italiarraren Hemen ez du inork ordainduko.
Duela 15 urte Urrupek Dario Foren Aquí no paga nadie antzezlana estreinatu zuen. Lan honekin “izugarrizko arrakasta” izan zuen Goierriko eta inguruko antzokietan. 15 urte geroago Urrupek Foren lana euskaratu nahi izan dute eta “gure ikusleei komedia korapilatsu honekin gozatzeko” aukera eskaini nahi die. Rosa Rojo zuzendariak eta Marisol Cavero edo Jose Luis Elorza aktoreek oso gogoan dute orduko arrakasta.
Hemen ez du inork ordainduko! emakume baten matxinada oihua da. Supermerkatuan prezioak berriro igo direla egiaztatzean, Joxepik, bere auzoko beste emakume askorekin batera, matxinatzea eta elikagaiak ordaindu gabe eramatea erabakitzen du. Joxepi langile ezkertiar eta zintzo batekin, Juantxorekin, bizi da. Hain da legalista, Joxepik gertatutakoari buruz gezurra esaten diola eta, noski, engainua neurri gabe haziko da eta beraien lagunak diren Margari eta Luis Mari harrapatuko ditu bete betean. Korapiloa zerbitzatuta dago!
Aktoreak
Aktoreen banaketa ondorengoa da:
Joxepi: Ana Martinez.
Margari: Marisol Cavero.
Juantxo: Urtzi Gorostiaga.
Luis Mari: Miguel Angel Veliz Lillo.
Inspektorea eta Langile: Jose Luis Elorza.
Guardia Zibila 1: Juan Manuel Pecharroman.
Guardia Zibila 2: Julen Paredes.
Soinu teknikaria: Julen Iraola.
Diseinu Grafikoa: Eukene Lekuona.
Itzulpena: Ana Martienz.
Zuzendaria: Rosa Rojo.