Beasaingo garagardo azoka, irailaren 19tik 21era
Iraileko hirugarren asteburuan, 19tik 21era, Beasaingo Loinazko San Martin plazaren azpialdea garagardotegi bilakatuko da beste behin ere. Euskal Herriko eta nazioarteko garagardoak dastatzeko aukera izango da, Etxerat elkartearen eskutik.
Iraileko hirugarren asteburuan, 19tik 21era, Beasaingo Loinazko San Martin plazaren azpialdea garagardotegi bilakatuko da beste behin ere. Euskal Herriko eta nazioarteko garagardoak dastatzeko aukera izango da, Etxerat elkartearen eskutik. Irailaren 19an, ostegunean, irekiko dute. Barrari dagokionez, egunero 18:00etan irekiko da.
Antolatzaileen esanetan, “nazioarteko zein Euskal Herriko kalitatezko garagardoen apustua egin da”. Ondorengo garagardoak egongo dira aukeran: Pilsner eta Helles
horiak, Landbier eta Marzenbier txigortuak, Weissbier eta Whitier gariarekin, Abadiakoak eta Doppelbock ilunak, Irish Beltza eta Gorria, Belgium blonde, doubble eta tripel, IPAk eta glutenik gabeak.
Herrialde eta Jaioterrien arabera, garagardoak Euskal Herrikoak bost dira eta nazioartekoak gainerakoak: Irlanda (2), Txekia (4), Bavaria (5), Alemania (5), Japonia (1) Herrialde Katalanak (2), Flandria (5) eta Walonia (2).
Dena den, antolatzaileek aurreratu dutenez, zortzi garagardo bavariar, Radler garagardoa eta alkoholik gabekoak ere izango dira, litro erdiko botiletan.
Jatekoa ere bai
Sukaldea, ostegunetik igande goizaldera arte egongo da irekita barrako ordutegi berdinarekin. “Ukondoa, Bratwurst eta Frankfurt saltxitxak, 2 Hanburgesa
patatekin, solomo bokatak, patatak… », egongo dira aukeran. “Hiru egun hauetan 3.000 litro garagardo, 400 ukondo, 300 kg saltxitxa, 400 solomo ogitarteko, eta abar
jarriko dira salmentan”.