Irailaren 28an ospatuko du Ordizia igeriketa taldeak 50. urteurrena
Ur ekintzak eta bazkari herrikoia antolatu dituzte. Bazkarirako izena eman behar da.
Irailaren 28a aukeratu du Ordizia Igeriketa Kirol Elkarteak 50. urteurreneko egun handia ospatzeko. Ur ekintzak, taldeko argazkia ateratzea eta herri bazkaria antolatu dute. Bazkalondorena Monkey disko jartzaileak girotuko du.
Bazkaria Beti Alai pilotalekuan egingo dute, eta Ordizia Igeriketa Kirol Elkartearen partaide diren eta izan direnak elkartu nahi dituzte.
Bazkaria antolatzen joateko, izena eman behar da, joango diren partaide kopurua zehaztuz. Helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta gaur egun taldean dauden umeek 5 euro. Caja Ruraleko kontuan egin behar da ordainketa: ES51 3008 0225 1452 0222252. Ordainketa egiteko azken eguna abuztuaren 31 da.