Maribel Zumarragak irabazi du udal egutegiko ekaineko saria
Legazpiko Udalak 50 euroko erosketa txartela eman dio. Aizkorri zen lehiaketan eskatzen zen kalearen izena. Orain uztailekoa dago martxan.
Ignacio Agirre Montegiren argazki koloreztatuekin osatutako egutegian, ekaineko irudian emakume bat agertzen zen kale batean, eta kale hori zen den asmatu behar zen.
Orain uztaileko lehiaketa dago martxan. Bide bat agertzen da irudian, eta bazterrean gurutze bat. Inguru horretan Legazpik zein herrirekin egiten duen muga asmatu behar da.
Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.