'Ur' lana eskainiko du bihar Haatik konpainiak Legazpin
Uztakale egitarauaren barruko ikuskizuna Laubiden izango da, 19:00etan hasita.
Laubiden egin du hurrengo hitzordua Uztakale egitarauak, dantza ikuskizun batekin. Bihar, 19:00etan, Haatik konpainiak Ur lana eskainiko du, Laubideko kale nagusian.
Ur dantza ikuskizunean, desjabetuak izan ziren Joxe eta Juani Martuteneko baserritar familiaren bizitzara gerturatuko da publikoa Haatik taldeko dantzarien bidez. “Gizakiak garapen ekonomikoaren aitzakiarekin natur baliabideak suntsitzeko beharraz” hausnartu arazi nahi dute.