Ateak Ireki egitasmoko partaideei harrera egin diete Ordizian
Lehenengo orduan harrera egin die Adur Ezenarro alkateak udaletxean, eta ondoren azoka ikusi eta azokan erosketak egin dituzte. Arratsaldean, azokan erositako produktuekin, patata tortilla eta sagar tarta prestatuko dituzte Ordiziako Aldapa elkartean, Ane Otegi sukaldariaren laguntzarekin.
Ateak Irekiko programako gazteak Ordizian dabiltza gaur. Lehenengo orduan harrera egin die Adur Ezenarro alkateak udaletxean, eta ondoren azoka ikusi eta azokan erosketak egin dituzte. Arratsaldean, azokan erositako produktuekin, patata tortilla eta sagar tarte prestatuko dituzte Ordiziako Aldapa elkartean, Ane Otegi sukaldariaren laguntzarekin.
Larunbatean agur festa Ordizian
Ekainaren 22an iritsi ziren Ateak Ireki egitasmoko euskal jatorriko AEBtako 30 gazte Goierrira euskara eta euskal kultura bertatik bertara ezagutu, eta harremanak estutuz zubiak eraikitzeko helburuarekin. Goierriko familietan egin dute hiru asteko egonaldia.
Igandean itzuliko dira gazteak AEBtara. Aurretik, larunbatean, Ordiziako plazan elkartuko dira gazteak eta familiak, elkarrekin bazkaltzeko.