D-Pintxos sortu zela 15 urte betetzean, abestiak entzungai berriz ere
Legazpiko musika taldea 2009an sortu zen, eta bi disko kaleratu zituen. Bi lanak entzungai jarri dituzte Spotify plataforman, urteurrena gogoratzeko.
Legazpiko D-Pintxos taldea sortu zenetik 15 urte betetzen dira aurten, eta bost azken kontzertua egin zuenetik. Bi urtemuga horiek gogoratzeko, hamar urteko ibilbide hartan grabatu zituzten bi diskoetako abesti guztiak igo dituzte Spotify plataformara, eta bertan daude entzungai, doan.
D-Pintxos 2009 urtean sortu zen, Iker Azpeitiaren eta Iker Otegiren ekimenez. Horiekin batera, beste bost kidek osatu zuten taldea: Iñaki Ormazabal (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria) eta Iñigo Caballero (gitarra). Azpeitiak gitarra jotzen zuen, eta gutxira taldea utzi zuen Otegik ere bai; horren ordez Caballero sartu zen.
Taldeak disko bat kaleratu zuen 2012an, Zazpiak bat izenarekin, eta hiru urtera grabatu zuten bigarren lana, Ahotsak. Ordurako, taldearen formazioa aldatuta zegoen: Beñat Galparsoro (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Joseba Larrea (gitarra), Jokin Zabala (saxo-tenorea) eta Iker Azpeitia (gitarra).
Talde honek arrakasta handia izan zuen, batez ere Legazpin, eta makina bat kontzertu egin zituen, 2019an behin betiko agur esan arte.
ZAZPIAK BAT – 2012
labur.eus/dpintxos_zazpiakbat
AHOTSAK – 2014
labur.eus/dpintxos_ahotsak