Alaitasuna errondailaren 60 urteak ospatzeko, bazkari herrikoia irailaren 7an
Azokan egingo da, eta txartelak erosi daitezke dagoeneko. Musikarik ez da faltako bazkalostean
Alaitasuna errondailak 60 urte betetzen ditu aurten, eta urtemuga garrantzitsu hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu. Ekitaldi nagusia irailaren 7an izango da, eta bazkari herrikoi bat egingo dute egun horretan, Azokan. Txartelak dagoeneko erosi daitezke.
Bazkariaren prezioa 40 eurokoa da, eta bazkalondoan izango den musika emanaldia dago sartuta barruan. Txartelak erosteko, hurrengo astelehenean eta asteazkenean, hilak 15 eta 17, joan daiteke errondailaren lokalera (Doinu Eder, Urbeltz pilotalekuaren atzean) 18:00etatik 20:00etara. Banku transferentzia eginda ere erreserbatu daiteke tokia; ES60 2095 5050 21 1062702542 da transferentzia egiteko kontuaren zenbakia, eta izen-abizenak jarri beharko dira.
Hilaren 22a da bazkarirako txartela erosteko azken eguna.