Garik ‘Behin bizitzea’ diskoa aurkeztuko du bihar, Seguran

Gari abeslari legazpiarrak Gari bakarka izeneko musika ikuskizuna eskainiko du bihar arratsaldean Seguran. Kontzertua udaletxe aurreko lorategian dago aurreikusita, 19:30ean. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai 5 euroan. Garik Behin bizitzea bere azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu, bakarka. Bere «disko argitsuena» Gariren hitzetan. Abesti berrienez gain, aski ezagunak diren beste hainbat abestirekin ere osatuko du Segurako errepertorioa.