Manifestazioa deitu du Ordiziako mugimendu feministak hilaren 18rako
Ordiziako Mugimendu Feministak manifestazioa egingo du uztailaren 18an: "Aurten ere, festen atarian, ozen oihukatuko dugu: Erne! Erantzuteko prest gaude!", aldarrikatuko dute.
Ordiziako Mugimendu Feministak manifestazioa egingo du uztailaren 18an: “Aurten ere, festen atarian, ozen oihukatuko dugu: Erne! Erantzuteko prest gaude!”, aldarrikatuko dute. Manifestazioa Zuhaiztitik abiatuko da 19:00etan, eta Plaza Nagusian amaituko da. “Denontzat gozagarriak izango diren festen alde, festak lasaitasunez eta askatasunez gozatzearen alde”, aterako dira kalera.
“Edozein erasoren aurrean, parez pare eta antolatuta aurkituko gaituzue! Eta errespetuz bizi eta jokatzeko hautua egiten ez dutenentzat, hementxe mezua: ez etorri, ez zara ongietorria”, iragarri du Ordiziako Mugimendu Feminista sare sozialetan.