Azken orduko eguraldi iragarpena
Euskalmet agentziak eguraldiaren iragarpena eguneratu du. Informazio guztia, albistean.
Ehunmilak lasterketaren hamahirugarren edizioa hastear dela, Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak eguraldiaren iragarpena eguneratu du.
IRAGARPEN BEREZIA. ULTRATRAIL EHUNMILAK (2024/07/12an egina)
OSTIRALA (2024-07-12)
Egoera orokorra:
Giro fresko eta umela; fronte hotz bat igaroko da eta euria egingo du eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira. Goizean ipar-mendebaldeko haizearekin lainotuta egongo da eta tarteka euri txikia egingo du edo zaparrada txikiren bat botako du. Haizeguneetan haizea biziago ibiliko da. Arratsaldean zehar, aterruneak luzatuz joango dira eta atertzeko joera izango du. Tenperatura maximoak 19-20 ºC ingurukoak izango dira.
Irteera: 18:00
Arratsaldean euria gero eta tartekatuago egingo du eta atertzeko joera izan arren, baliteke mendi gainetan gehiago kostatzea, hodeitza trinkoagoa izango delako.
18:00 – 00:00
Baliteke oraindik zirimiri apur bat egitea, batez ere mendi gainetan, hodeitza trinkoagoa izango delako. Hodeitza horrek baliteke zona altuetan ikuspena murriztea. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da eta haize-boladak mendi gainetan 15-30 kilometro/orduko ingurukoak izan daitezke; egunaren amaieran indarra galduz joango da, azken orduetan aldakor gelditu arte. Tenperatura 1000 metrotik gora 8-10 ºC-ren bueltan koka liteke.
Tenperatura irteeran, 18:00etan (Beasain 160 m): 17-19 ºC.
Tenperatura 22:00etan (Zumarraga, 350 m): 14-15 ºC.
LARUNBATA (2024-07-13)
Egoera orokorra:
Goizean goiz eta goizean zehar oraindik hodei dezente izango ditugu, mendi gainetan lainoa izan dezakegu, baina egunak aurrera egin ahala hodeitza zulatuz joango da eta ostarte politak irekiko dira. Haizea ahul ibiliko da, ipar ukituarekin, eta arratsaldetik aurrera ipar-ekialdekoa nagusituko da, indar handirik gabe. Tenperatura maximoak 22-24 ºC artekoak izango dira.
00:00 – 06:00
Hodeiak ugariak izango dira, behe-hodeiak nagusituz, eta lainoa sor liteke. Hodeitza horrek ikuspena murriztu dezake mendi gainetan, eta ez da baztertzen euri txikia egin dezakeenik. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, ipar ukitu txiki batekin, eta mendi gainetan 10-20 km/h-ko abiadurarekin ibiliko da. Tenperatura 1000 metrotik gora 8-9 ºC-koa izan daiteke.
Tenperatura Gorlan (667 m): 10-12 ºC.
Tenperatura Madarixan (514 m): 10-12 ºC.
06:00 – 12:00
Hodeiak gutxituz joango dira. Behe-hodeiak eta lainoguneak desegiten joan eta ostarteak zabalduko dira.; zerua erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin geratuko da. Ipar haize ahula ibiliko da, ipar-ekialdekoa nagusituz, eta haize-boladak 10-20 kilometro/orduko ingurukoak izango dira mendi gainetan.
Tenperatura Azpeitian (53 m): 15-19 ºC.
Tenperatura Zelatunen (842): 10-14 ºC.
12:00 – 18:00
Giro nahiko argia, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Haizea iparraldetik ibiliko da, ipar-ekialdekoa nagusituz, eta zertxobait bizituko da; haize-ufadak 15-30 kilometro/oruko ingurukoak izan daiteke haizeguneetan.
Tenperatura Tolosan (88 m): 22-24 ºC
Tenperatura Jazkuen (550 m): 18-20 ºC.
Tenperatura Amezketan (195 m): 22-24 ºC
18:00 – 00:00
Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, ipar-ekialdekoa nagusituz, eta gauean indarra galduko du; orduan aldakor geratuko da. Azken orduetan haizeak hego-ukitua hartuko du mendi gainetan, batez ere Aralarren.
Tenperatura Txindokin (1179 m): 13-16 ºC.
Tenperatura Lizarraustin (621 m): 15-18 ºC.
- IGANDEA (2024-07-14)
Egoera orokorra:
Litekeena da hodei dezenterekin jarraitzea; goizaldean eta goizean goiz behe-
hodeiak eta lainoguneak izango dira, eta arratsaldean, berriz, erdi mailako
hodeiak eta goi-hodeiak. Hasieran hegoaldeko haize suabea ibiliko da, mendi
gainetan biziago, eta ondoren haizea iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak
gora egingo du, batez ere maximoak.
00:00 – 06:00
Baliteke behe-lainoa sortzea, batez ere bailaretan, baina mendi gainetan ere
behe-hodeiak izan ditzakegu eta ikuspena murriztu dezakete. Mendi gainetan
haizeak hego/hego-ekialdetik joko du, 20-40 km/h-ko haize boladekin. Haize
horren ondorioz, tenperaturak gora egingo du eta gaua epela izango da.
Tenperatura Etxegaraten (658 m): 12-14 ºC.
06:00 – 12:00
Goizean behe-hodeiak gutxituz joango dira eta erdi mailako hodeien eta goi-hodeien multzoak agertuko dira. Hegoaldeko haize leuna ibiliko da, eta haizeguneetan gehiago nabarituko da, 20-40 kilometro/orduko haize-ufadekin.
Tenperatura San Adrianen (1000 m): 13-17 ºC.
Tenperatura Oazurtzan (741 m): 14-20 ºC.
Tenperatura Goierrin, zona baxuetan (Zerain 328 m- Beasain 160 m): 17-24 ºC
12:00 – 18:00
Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeien tarteak izango dira. Haizea iparraldera aldatuz joango da arratsaldean.
Tenperatura Aizkorrin: 18-22 ºC.
Tenperatura Goierrin, zona baxuetan (Zerain 328 m- Beasain 160 m): 24-26 ºC