G2H-n 537 mendi korrikalarik hartuko dute parte
Ehunmiletako lasterketa ertainean, Goierriko Bi Handietan, 537 korrikalari daude izena emanda, iazko ekitaldian baino hamar gutxiago. Gizonezkoak 493 dira (%92), eta emakumezkoak 44 (%8).
Jatorria. Sei naziotasun egongo dira mendi lasterketan ordezkatuta. Euskal Herrikoak 405 korrikalari bereiz daitezke (Ipar Euskal Herrikoak Frantziaren barruan kokatu dituzte). Arabarrak 61 dira (bederatzi emakumezko eta 52 gizonezko), bizkaitarrak 107 (zortzi emakumezko eta 99 gizonezko), gipuzkoarrak 217 (hamabost emakumezko eta 202 gizonezko), eta nafarrak hogei (bi emakumezko eta hemezortzi gizonezko) dira.
Goierritarrak. Goierriko hamabi herritako lasterkariak daude izena emanda. Guztira, 98 goierritar (hiru emakumezko eta 95 gizonezko). Beasaingoak dira ugarienak (46), ondoren Lazkaokoak (hamalau), Ordiziakoak (zazpi) Idiazabalgoak, Urretxukoak eta Zumarragakoak (seina), Legazpikoak (lau), Legorretakoak (bi) eta Segurakoak eta Zeraingoak (bana).
Nazioartekoak. Euskal herritarren ondoren, Espainiakoak dira jatorriz ugarienak (68), eta jarraian Herri Katalanetakoak (57). Alde nabarmen txikiagoz, Frantzia (3), Galizia (2), eta Erresuma Batua eta Belgika, bana.