Lazkaon ere haurrek telefonoz deitzeko tokiak identifikatuko dira
Haurrek eta nerabeek telefono mugikorrak eta pantailadun gailuak gutxiago erabil ditzaten lortzeko, Altxa Burua taldeak Lazkaon ere ezarriko ditu zenbait ekimen. Gurea erabil dezakezu kanpaina herrira ekarrita, haurrek sakelakoa eduki beharrik ez izateko eta etxekoei hots egin ahal izateko telefonoa utziko dieten lekuak identifikatuko dituzte.
Gaiarekin kezkatutako herriko gurasoen talde batek bultzatu du proiektua. 2021etik ari dira lanean San Benito Ikastolarekin eta Lazkaoko Udalarekin, irtenbide praktikoak bilatzeko. Bat egiten duten saltokiak, dendak eta udal eraikinak atean ikur batekin identifikatuko dituzte.