Ehunmilak ultra-traileko lehen bi korrikalariak iritsi dira San Adrianera
Fidel Fernandez eta Chelo Velasco doaz lasterketa buruan. 426 korrikalari ari dira parte hartzen.
Atzo 18:00etan abiatu ziren Ehunmilak ultra traileko 426 korrikalariak Beasaindik.Mikel Albisu. Goierriko Bi Handiak lasterketako 537 korrikalarietatik 80 iritsi dira dagoeneko Beasaingo helmugara. Ehunmilak ultra-traileko lehenengo biak, berriz, San Adriango kontrolgunetik pasatu dira dagoeneko. 426 korrikalari dabiltza Gipuzkoako mendietan barrena.
Lehenengo korrikalaria 17:00-18:00ak aldera iritsiko da helmugara.
Sailkapena honela dago une honetan, Ehunmilak.eus webgunean zuzenean ikus daitekeen bezala.
Gizonezkoak:
1. Fidel Fernandez.
2. David Calero.
3. Igon Manzisidor.
Emakumezkoak:
1. Chelo Velasco.
2. Eva Maria Rico.
3. Elena Sanz.













