Fidel Fernandezentzat izan da Ehunmilak
Lehia estua izan da bigarren eta hirugarren postuan David Caleroren eta Igon Manzisidorren artean. Azkenean Manzisidor zumaiarra izan da bigarren. Emakumezkoetan Chelo Velasco dator lasterketaren buruan.
Fidel Fernandez kantabriarrak irabazi du Ehunmilak ultra-traila. Atzo Zumarragako kontrol gunea bigarren postuan pasatu bazuen ere, gainerako kilometro guztietan sailkapen buruan joan da Fernandez. 23:26:07 denbora egin du.
Bigarrena zumaiarra, Ibon Manzisidor (23:45:48) izan da eta hirugarrena David Calero andaluziarra (23:54:47).
Ehunmilak ezaguna du Fernandezek
Ezaguna da Fidel Fernandez Beasainen. Iaz, bigarren egin zuen G2Han eta 2022an Ehunmilak ultra-traileko taldekako garaipena lortu zuen. “Momentu honetan, berriz ere etortzeko gogorik ez daukat”, esan du lasterketaren amaieran, “bihar edo etzi agian bai”.
Mugarik jartzen ez duen korrikalaria, nahiz eta esklerosi anizkoitza duen. 2022an diagnostikatu zioten gaixotasuna.
Lehen emakumezkoa gau erdian
Emakumezkoen lasterketari dagokionean, Chelo Velasco asturiarra dator lasterketa buruan. San Adrian atzean utzi du dagoeneko. Helmugara gauerdian, 24:00ak aldean iristea aurreikusten da.
Club ciclista Luis Bailó taldea
Taldekako lasterketan, Club ciclista Luis Bailó taldea (Juan, Jesus eta Alfredo Bailó anaiak) doa lehenengo postuan. 23:15ak aldera helmugan izatea espero da.
Eva Maria Rico eta Elena Sanz, bigarren eta hirugarren dira une honetan sailkapenean.
Bigarren taldea une honetan, Agoteam madrildarra (Miguel Mendez, Jose Luis Martinez eta Javier Manuel Peña) da eta hirugarrena Beasaingo Bealak (Asier Zubeldia, Koldo Agirre eta Elena Calvillo) doa.