G2Hko errekorra eta Euskal Herriko txapela Mayi Mujikarentzat
Goierriko Bi Handiak lasterketa irabazi du Mayi Mujika urretxuarrak, probako errekorra jarriz. Euskal Herriko ultra txapela ere lortu du Mujikak.
Mayi Mujikak ez du hutsik egin. Goierriko Bi Handiak lasterketa irabazi du, Uxue Frailek 2019an jarritako errekorra (12:11:21) 10 minutuan hobetuta. 12:00:40 denboran osatu ditu 90 kilometroak.
Lasterketaren lehenengo zatian bigarren postuan joan bada ere, Maryam Berthaurt 50. kilometroan aurreratu du urretxuarrak.
Euskal Herriko ultra txapelduna ere bada urretxuarra, laugarren proba puntuagarria irabazita.
Bigarren postuan Olatz Ozazeta altsasuarra izan da (12:39:13) eta hirugarren, Maryam Berthaurt frantziarra (13:05:41).
[Mayi Mujikaren elkarrizketa]
Garagardoa eskuetan duela erantzun dituela Hitzaren galderak. Laugarren parte hartzea borobila atera zaio.
Ondo sartzen da garagardoa?
Bai, sufrituko dudana eta gero, merezi dudala uste dut.
Atzetik aurrera egin duzu lasterketa.
Horrela egiteko asmoa neukan. Hasieran Oihanarekin (Azkorbebeitia) batera joan naiz eta gero jakin dugu Maryam Berthaut zihoala aurretik. Etzegaraten bere aurretik sartu naiz. Baina Etzegarateko anoa postutik nire aurretik atera da. Pixka bat aurrerago aurreratu dut berriro, eta atzean geratzen joan da.
Baina 30. kilometroan beldurtu egin naiz pixka bat hankak ez zidaten erantzuten, baina buelta eman diot eta geroz eta gusturago joan naiz azkeneko zatian. Mutiloatik Beasainera arteko zatian izan ezik.
Gaur lehenengoa izan zara, errekorra hautsi duzu eta Euskal Herriko ultra txapelketa irabazi duzu.
Oso pozik nago. Ez nuen espero errekorra gainditzea, baina ikusi dudanean aukerarekin nengoela pixka bat estutzen saiatu naiz, eta ondo atera zait.