Iñaki Iurrita, Ehunmiletako lehen goierritarra
Seigarren postuan iritsi da Ehunmilak trilogiako lasterketarik luzeeneko lehen goierritarra: Iñaki Iurrita ormaiztegiarra.

Iñaki Iurrita ormaiztegiarra izan da lehen goierritarra Ehunmilak ultra-trailean. Sailkapen orokorrean seigarren postuan iritsi da (25:54:52).
Bigarren aldiz parte hartu du Iurritak EHM lasterketan; iaz ez zuen lortu helmugara iristea, Etzegaraten erretiratu baitzen.
Aurten bai, arantza ondo baino hobeto atera du. Seigarren postuan iritsi da helmugara.