Ioseba Eskudero eta Mayi Mujika goierritarrak garaile G2Han
Idiazabaldarrak bigarren urtez jarraian irabazi du gizonezkoetan. Urretxuarrak errekorra hautsi du emakumezkoetan, eta Euskal Herriko ultra txapela jantziko du. Lehenengo beasaindarrak Ander Etxeberria eta Garazi Aranburu izan dira.
Etxekoen lasterketa kuttuna da Ehunmilak trilogiako lasterketa ertaina eta emaitzak ere hori adierazten du. Bi goierritar igoko dira podiumeko mailarik gorenera.
537 korrikalarien artean onenak izan dira Ioseba Eskudero idiazabaldarra (10:01:33) eta Mayi Mujika urretxuarra (12:00:40).
Iaz ere garaile izan zen Eskudero eta gaurkoan 11 minutuan hobetu du iazko marka. Idiazabaldarra lehenengo postuan pasatu da kontrol gune guztietatik.
Mujikak Uxue Frailek 2019an jarritako marka (12:11:21) ia 11 minutuan hobetu du. Euskal Herriko ultra txapelketa ere bereganatu du Mujikak. Etzegaratera arte bigarren postuan joan bada ere, lehenengo postuan abiatu da urretxuarra Aizkorri aldera.
Podiumak horrela geratu dira:
Gizonezkoetan:
1. Ioseba Eskudero. 10:01:33.
2. Ander Iñarra. 10:15:30.
3. Urko Arizeta. 10:19:35.
Emakumezkoetan:
1. Mayi Mujika. 12:00:40.
2. Olatz Azazeta. 12:39:13.
3. Maryam Berthaut. 13:05:41.
Lehenengo beasaindarrak Ander Etxeberria eta Garazi Aranburu izan dira.