Abiatu dira Marimurumendiko korrikalariak
Irten dira, jada, Marimurumendi lasterketako 350 korrikalariak. 42 kilometro pasatxoko ibilbidea dute aurretik. Guztiar 350 lasterkari irten dira, 287 gizonezko eta 63 emakumezko.
Goizeko 8:00etan puntuan irten dira Beasaingo plazatik Marimurumendi maratoiko 350 korrikalariak. Aurten, iaz bezala, 350 korrikalaritan jarrita du muga antolakuntzak Ehunmilak-eko proba motzenerako. Horietatik 287 gizonezkoak dira eta 63 emakumezkoak, iaz baino hamar gutxiago.
Giro freskoarekin baina zerua urdin, ekin diote 42,195 kilometro luze den ibilbideari. Bigarren zatian beroak estutu dezakeela eta antolatzaileek ongi hidratatzeko gomendioa luzatu diete parte hartzaileei.
Dena ikusteke dago oraindik, baina gizonezkoetan, Martin McGragh zamudioarra, Owen Davis britainiarra eta Samuel Davila Venezuelarra daude faboritoen artean. Goierritarren artean, zeresana eman dezke gaurkoan, Aitor Zunzunegi legorretarrak. Emakumezkoetan, Irati Zubizarreta beasaindarrak -iazko irabazlea eta momentuz, errekorraren jabea- ez du parte hartuko lesio batengatik. Ondorioz, lehia irekia aurreikusten da, orokorrean. Sarah Ugarte Tolosan bizi den donostiarra eta Davinia Corrales espainiarraren izenak aipatu dira.
Samuel Davilak azken bi urteetan Marimurumendin parte hartu ez badu ere, bera da momentuz, errekorraren jabea: 3:29:18, 2019an. Emakumezkoetan, aurrez aipatu bezala Irati Zubizarreta beasaindarrarena da errekorra, 4:23:08, iaz lortutakoa.
Argazki galeria: