Fidel Fernandez eta Chelo Velascok irabazi dute aurtengo Ehunmilak lasterketa. Arratsaldeko 18:00etan egin dute sari banaketa eta goierritar ugari izan dira podiumean hiru lasterketetan, bi errekor ere tarteko.
Meza, haur jolasak, hamaiketakoa eta bazkaria izan dituzte Lierniko erromeriako goizean eta arratsaldean jaiak ez du etenik izango. Familia-giroa eta lagunartea izan dira nagusi.
Intxaustik 4:18:28 denboran gurutzatu du Loinazko San Martin plazako helmuga, iaz Irati Zubizarretak ezarritako marka (4:23:08) bost minututan hobetuta. Lehendabiziko maratoia izan da gaurkoa segurarrarentzat. Estreinaldi ezin hobea izan du iraupen luzeko lasterketen estreinekoan, irabazteaz gain, marka berria ezarrita. Bigarren postuan helmugaratu da Henar Lazaro espainiarra eta hirugarrenean, Lorea Totorika bizkaitarra.
Bigarren aldiz jantzi du Davilak Beasaingo maratoiko txapela. Aitor Zunzunegi legorretarra izan da lehendabiziko goierritarra; sailkapen orokorreko bigarren postuan, Davilaren atzetik segundo eskasera helmugaratuta. Hirugarren postuan sailkatu da Endika de las Heras beasaindarra. Azken kilometroetan bi goierritarren artean lehia gogorra bizi izan da. Davila ez du, 2019an berak ezarritako errekorra hausterik izan, ordu hartan baino minutu batzuk gehiago behar izan ditu gaur Beasaingo Loinazko San Martin plazan jarritako helmugako marra gururatzeko.
Atzetik doa Aitor Zunzunegi legorretarra bigarren postuan. Emakumezkoetan, lasterketaren buruan da Ainhoa Intxausti segurarra. Lasterketaren erdia baino gehiago eginda, 23. kilometroa pasa dute dagoeneko korrikalariak Atxurzatik Kizkitzara bidean. Davilarena berarena da Marimurumendi maratoiko errekorra, 2019an ezarritakoa. Gaur, momentuz behintzat, ez dirudi errekor berririk erdietsiko duenik.
Taldekako lehian, Club Ciclista Luis Bailó izan da helmugaratzen lehena. Eva Maria Rico eta Maria Semerjian izan dira emakumezkoetan bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Taldekakoan Club Ciclista Luis Bailó taldea izan da garaile. Beasaingo Bealak taldea, hirugarren.
Irten dira, jada, Marimurumendi lasterketako 350 korrikalariak. 42 kilometro pasatxoko ibilbidea dute aurretik. Guztiar 350 lasterkari irten dira, 287 gizonezko eta 63 emakumezko.