Chelo Velasco asturiarrak irabazi du Ehunmilak emakumezkoetan
Taldekako lehian, Club Ciclista Luis Bailó izan da helmugaratzen lehena. Eva Maria Rico eta Maria Semerjian izan dira emakumezkoetan bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Taldekakoan Club Ciclista Luis Bailó taldea izan da garaile. Beasaingo Bealak taldea, hirugarren.
Chelo Velasco asturiarrak irabazi du aurtengo Ehunmilak ultra-traila emakumezkoen atalean. 29:19:53ko denbora behar izan du helmugara iristeko. Gertu izan ditu bigarren eta hirugarren emakumezkoak, Eva Maria Rico (33:41:17) eta Maria Semerjian (36:07:52); hurrenez hurren.
Taldekako lehia Club Ciclista Luis Bailórentzat izan da, Juan, Jesus eta Alfredo Bailó anaiek osatutakoa. 28:27:09ko denboran osatu dute ultra-traila. Agoteam madrildarrak (Javier Manuel Peña, Miguel Mendez eta Jose Luis Martinez) izan dira bigarrenak (29:52:21) eta Bealak beasaindarrak, Asier Zubeldia, Koldo Agirre eta Elena Calvillo, hirugarren (30:20:08).