Fernandez eta Velasco garaile Ehunmilak lasterketan eta goierritar ugari podiumean
Fidel Fernandez eta Chelo Velascok irabazi dute aurtengo Ehunmilak lasterketa. Arratsaldeko 18:00etan egin dute sari banaketa eta goierritar ugari izan dira podiumean hiru lasterketetan, bi errekor ere tarteko.
Asteburu berezia izan dute beasaindarrek, izan ere, aurtengo Ehunmilak lasterketa ere iritsi da eta herritarrak lasterketan laguntzera eta parte hartzera animatu dira aurten ere. Ostiral arratsaldetik hasita iada jai-giroa nabari zen herrian zehar eta kamiseta urdindun boluntarioak zebiltzan kaleetan. Ostiraleko arratsaldeko 18:00etan abiatu zen Ehunmilak lasterketa, 168km-ko erronka. Ondoren, gauean, 23:00etan, Goierriko 2 Handiak lasterketa abiatu zen, iluntasunak ematen dion emozio eta epika horri eutsiz beste urte batez, 88km egiteko prest abiatu ziren korrikalariak eta gaur goizena, berriz, Mari Murumendi Maratoiko parte-hartzaileak abiatu dira, goizean goiz.
Gaur arratsaldeko 18:00etan sari banaketa egin dute Beasaingo San Martin plazan. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi izan dizkiete boluntario zein parte-hartzaile guztiei, izan ere, lasterketa hau haien lanagatik dela posible azpimarratu dute. Podiumetik pasa diren guztiek ere izan dute hitz egiteko tartea eta guztiek antolakuntzan eta publikoan jarri dute animoa, esker hitzak izanez une oro ahotan. Bestalde, geheienek haien gertukoei, jada haiekin ez daudenei edota lasterketan zehar jarraipena egin eta lagundu dietenei eskaini diete saria, baita prozesuan zehar eta prestaketetan laguntza eman dietenei ere. Sari banaketarekin hasi aurretik boluntario eta korrikalarien artean egindako zozketako irabazleak esan dituzte. Ibai Olaetxea boluntarioari 1.000€-ko bidaia txartel bat egokitu zaio, Asier Idiakez Mari Murumendi Maratoiko korrikalariari berriz, edredoi nordiko bat eta Oskar Rodriguez Ehunmilak lasterketako korrikalariari betaurreko polarizatuak. Behin zozketako sariak emanda, lasterketakoetara pasa dira.
Ehunmilak
Ehunmilak lasterketan 168km-ko erronka izan dute korrikalariek. Beasaingo San Martin plazatik abiatu eta Mandubiara joan ziren, ondoren, bertatik Zumarraga aldera eta Zumarragatik Azpeitia ingurura. Ondoren, Azpeitiatik Tolosa aldera joan ziren eta jarraian, Goierrira itzuliz, Txindokiko lepotik pasa eta Lizarrustitik eta Etzegaratetik pasata Mutiloa aldera gerturatu dira eta bertatik helmugako marra helburu, Beasaingo San Martin plazara etorri dira bueltan. Fiel Fernandezek eta Chelo Velasco Barrosek eraman dituzte aurtengo Ehunmilak lasterketako txapelak. Goierritarrei dagokienean, Elena Calvillo Arteaga beasaindarra eta Iñaki Yurrita Zabala ormaiztegiarra izan dira lehenengoak.
- Sailkapena
- Gizonezkoak:
-
-
- Fidel Fernandez Varela
- Igon Mancisidor Arruti
- David Calero Rodriguez
-
-
- Emakumezkoak:
-
-
- Chelo Velasco Barros
- Elena Calvillo Arteaga
- Eva María Rico Tejedor
-
-
- Taldekakoa:
-
-
- C.C. Luis Bailo: Jesus Bailo Bardor, Juan Bailo Bardor eta Alfredo Bailo Bardor
- AGO team: Javier Manuel Peña Gomez, Jose Luis Martinez Hervas eta Miguel Mendez Diaz
- Bealak: Elena Calvillo Arteaga, Asier Zubeldia Ayerza eta Koldo Agirre Mujika
-
Goierriko 2 Handiak (G2H)
Goierriko 2 Handiak lasterketan 88km-ko erronka izan dute aurrean korrikalariek. 88km hauetan, izenak ondo dioen moduan, Goierriko 2 Handiak igo dituzte: Txindoki eta Aizkorri. Beasaingo San Martin plazatik atera eta Larraitzera joan ziren ostiral gauean, bertatik Txindoki igotzeko ilunpean. Larraiztik Lizarrusti eta Etzegarate pasaz Mutiloara gerturatu ziren korrikalariak eta bertatik helmugara zuzen-zuzenean. Lasterketa honetan lehenengoa Ioseba Eskudero Perez idiazabaldarra izan da, txapela Goierrin bertan utziz berriro ere. Emakumezkoetan, Mayi Mujika Errasti Elgoibarren bizi den urretxuarra izan da azkarrena, errekor berria ezarriz. Beraz, hau hala izanik, goierritarretan lehenengoak Mayu Mujika Errasti urretxuarra eta Ioseba Eskudero Perez idiazabaldarra izan dira aurtengo edizioko lehenak. Hala ere, izan dira goierritar gehiago ere podiumeko postuetatik gertu, adibidez, Garazi Aramburu gaztea emakumezkoen sailkapen orokorrean laugarren postuan iritsi da helmugara eta Koldo Galarreta Torres gazte beasaindarra ere sailkapen orokorrean 16.postuan denbora onarekin iritsi da helmugara. Euskal Herriko Koparako baliogarria izan da proba hau eta azken proba izanik, sariak ere banatu dituzte.72177720318791034
- Sailkapena:
- Gizonezkoak:
-
-
- Ioseba Eskudero Perez
- Ander Iñarra Olaziregi
- Urko Arizeta Legarra
-
-
- Emakumezkoak:
-
-
- Mayi Mujika Errasti
- Olatz Azazeta Pelaez
- Maryam Berthault
-
Mari Murumendi Maratoia (MMM)
Mari Murumendi Maratoiaren irteera goizeko 8etan eman dute. Gizonezkoen podiumean, gainera, bi goierritar izan ditugu aurtengoan, biak ala biak gazteak. Bigarren postuan Aitor Zunzunegi Tapia legorretarra iritsi da eta atzetik, bi minutuko tartearekin Endika de las Heras Fernandez beasaindarra. Nesken podiumean, berriz, goierritar bat izan dugu baita ere, gainera, lasterketa-buru eta joan den urtean Irati Zubizarreta beasaindarrak ezarritako marka 5 minutu hobetuta: Ainhoa Intxausti Berasategi segurarra. Goierritarren saraiak Aitor Zunzunegi Tapia legorretarrak eta Ainhoa Intxausti segurarrak eraman dituzte aurtengoan. Hala ere, izan dira beste hainbat goierritar ere podium postuetan edota hauetatik gertu, hala nola, Endika de las Heras Fernandez, hirugarren sailkatua gizonezkoetan eta Maria Ezpeleta Ibarbia emakumezkoetan laugarren postuan sailkatua.
- Sailkapena:
- Gizonezkoak:
-
-
- Samuel David Dávila Dávila
- Aitor Zunzunegi Tapia
- Endika de las Heras Fernandez
-
-
- Emakumezkoak:
-
-
- Ainhoa Intxausti Berasategi
- Henar Lázaro Candela
- Lorea Totorika Val
-