Samuel Davila doa lasterketaren buruan, Atxurtzan
Atzetik doa Aitor Zunzunegi legorretarra bigarren postuan. Emakumezkoetan, lasterketaren buruan da Ainhoa Intxausti segurarra. Lasterketaren erdia baino gehiago eginda, 23. kilometroa pasa dute dagoeneko korrikalariak Atxurzatik Kizkitzara bidean. Davilarena berarena da Marimurumendi maratoiko errekorra, 2019an ezarritakoa. Gaur, momentuz behintzat, ez dirudi errekor berririk erdietsiko duenik.
Marimurumendi maratoiko korrikalariak ari dira pixkanaka ibilbidea osatzen. Lasterketaren erdia baino gehiago eginak dituzte lehenengo postuetan doazen lasterkariek. 23. kilometroa pasata, Atxurzatik Kizkitzara bidean da Samuel Davila venezuelarra. Berea da Marimurumendi marotoiko errekorra, 2019an erdietsi zuena, (3:29:18). Ez dirudi gaur errekorra hausteko moduan izango denik, Atxurza errekorreko denboratik gora igaro baitu.
Bigarren postuan doa Aitor Zunzunegi legorretarra. Emakumezkoetan ere Ainhoa Intxausti segurarra doa lehendabiziko postuan. Hau ere, iaz Irati Zubizarreta beasaindarrak ezarritako errekorraren gainetatik (4:23:08).
Ikusi argazki galeria: